LEHEN MAILAKO TXOSTENAK

Arreta berezia jartzen dugu hitzaldiak aukeratzean, eta bereziki haien originaltasuna eta komunitateari egiten dioten ekarpena baloratzen dugu.

INGURUNE PAREGABEA

Elkartetik ahalegin guztiak egiten ditugu - aurten ere - kongresu gogoangarri bat egiteko bertaratzen direnentzat.

KONGRESU MURRIZTUA

Eratu ginenetik kongresu txiki baten aldeko apustua egin dugu, bertaratuen artean esperientziarik onena lortzeko.

PARTE-HARTZEA ETA LANKIDETZA

Bertaratzen direnen artean jarduera kolektiboak sustatzen ditugu, hala nola hackatoia, tailerrak edo zibersegurtasun erronkak.

ZURE ASISTENTZIA, ZURE ARAUAK

Zure pribatutasunaz jabetuta, kongresu honek ez dizkie parte-hartzaileen datuak hirugarrenei lagatzen.

IRABAZI-ASMORIK GABEKOA

Gure elkarte filosofiaren arabera, biltzar hau bazkide eta babesleen ordu kontaezinei esker erematen dugu aurrera.

] CALL FOR PAPERS [

  • 00

    days

  • .
  • 00

    hours

  • :
  • 00

    minutes

  • :
  • 00

    seconds

  • Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu EuskalHack Security Congress zortzigarren edizio honetan parte hartu nahi duten guztiei, bai profesionalak, ikasleak edo afizionatuak izan.

    Segurtasun informatikoarekin eta, oro har, teknologiarekin zerikusia duten ponentziak eta tailerren bila gabiltza.

    Adibide gisa, alderantzizko ingeniaritzarekin lotutako gaiak, vuln-dev, exploiting, telefonia mugikorreko erasoak, APTak, IA, segurtasun industriala... baina ez zaitez kikildu, edozein proposamen baloratuko dugu originaltasunaren, balio didaktikoaren, komunitateari egindako ekarpenaren eta gure partaideei denbora ona pasarazteko gaitasunaren arabera.

    Jarraian, CFPari buruzko xehetasun gehiago aurkituko dituzu, hizlari izateko zure proposamena helarazteko:

] BAIEZTATUTAKO HIZLARIAK [

] PATROCINADORES [

GOLD

BRONZE

] KOKALEKUA [

OLARAIN IKASTETXE NAGUSIA
Ondarreta Pasealekua, 24
Donostia - San Sebastián | Gipuzkoa

Nola iritsi? Non aparkatu?

EuskalHack Security Congress, Euskal Herriko lehen hacking etikoaren elkartearen ekimena da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Donostian eratua, eta segurtasun informatikoko ikerketarekin lotutako hainbat profesionalek osatzen dute.

Gure helburua segurtasun digitalaren arloko komunitatea eta kultura sustatzea da edozein publiko interesdunentzat (segurtasunaren munduan sartu nahi duten adituak edo hasiberriak), batez ere ezagutza teknikoa sustatuz eta zabalduz.

Kongresu espezializatu hau Euskal Herriko garrantzitsuena da, eta zortzigarren edizio honetan 200 lagunentzako tokia aurreikusten da.