] KONGRESUAREN INGURUKO APARKALEKUAK [

Oro har, Donostiak aparkatzeko eremu arautua du (OTA-TAO), hortaz, kongresura ibilgailuz etortzen bazara, hura erabili beharko duzu, edo bestela, disuasio-aparkalekuetara joan.

ADI: Kontuz ibili kongresura sartzeko aldapan aparkatzearekin; izan ere, aparkatutako ibilgailu asko egon arren, marra horiari esker, udaltzainek isuna jar diezaiekete bertan aparkatzen duten ibilgailuei (nahiko ohikoa dena).

EuskalHacketik honako aparkaleku hauek nabarmenduko genituzke (laranjaz markatuak) kongresutik gertu daudelako, aparkatzeko gehienezko muga 9 ordukoa da (egun osoa) eta asteburua doakoa:

* Urnieta Kalea 8 (Kongresutik oso gertu)
    Ostirala: Ordainpeko aparkalekua
        09.00-13.30 eta 15.30-20.00 (9 orduko ticketa)
    Larunbata: Doako aparkalekua.

* Arriola Pasealekua (Kongresutik gertu)
    Ostirala: Ordainpeko aparkalekua
        09.00-13.30 eta 15.30-20.00 (9 orduko ticketa)
    Larunbata: Doako aparkalekua.

* Portuetxe (Kongresutik 2 km-ra
   Ostiral eta larunbata (Doako aparkalekua)
   40. autobus-linea - Biltzarretik gertu (Maiztasuna: 30 min).